Berrogoi eta borzgarren kapitulua
Etzaiela guziei zineste eman behar, eta maiz huts egiten dela hitzetan.
1. Jauna hel zakizkit ene tribulazionetan, zeren alferrik beha nago nork libratuko nauen.
Zenbatetan eztut federik ediren federik uste nuen lekuan? eta zenbatetan ediren du fedea gutien uste nuenean?
Alferrik bada esperanza emaiten da gizonetan, baina justuen salbamendua zure baitan da, o ene Jainkoa.
Zarela benedikatua, ene Jainko Jauna, gertatzen zaizkigun guzietan.
Flako gara eta ezin gaudezke, laster enganatzen gara eta ganbiatzen.
2. Nor da bere burua halako artharekin eta zuhurziarekin begira dezakeienik, non eztadin batzutan eror zenbait enganamendutan eta garritan?
Ordea zure baitan fidatzen dena, eta bihotz sinpleaz zure bilha dabillana, ezta hain errazki behaztopatzen.
Zenbait tribulamendutan erortzen bada, nola ere izanen baita korapillatua, zuk hura laster bai laster atherako duzu eta konsolatuko, berdin zure baitan esperanzatua eztuzu bethikotz utziko.
Adiskide guti da, leialik, bere adiskidearen herstura guzietan bethi leial eta finko dagoenik.