Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/227

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hogoi eta hamalaugarren kapitulua


Kanpoko gauzak ez bereganatzeaz.


1. Semea hainitz gauzatan behar duzu jakin gabea egon, eta kontu egin hilla bezala zaudela lurraren gainean, eta mundu guzia zuretzat gurutzatua dela dagoela.

Behar duzu halaber hainitz gauza iragan beharriak gorturik, eta lehenik gogoeta egin zure bihotzeko bakeari dagozkanez.

Hobe da begiak itzultzea desgogarazko gauzetarik, eta batbedera uztea bere sentimenduarekin, ezen ez ihardukitzeko hitzetan jartzea.

Ongi bazaude Jainkoarekin, eta behatzen baduzu haren jujamendura, errazkiago pairatuko duzu garaitua izaitea.

2. O Jauna, nora gare? Huna denborazko kalte batengatik nigarrez jartzen gara, nekatzen gara irabazia aphurragatik nekatzen gara, eta laster gabiltza haren ondoan; bizkitartean kalte espirituala ahansten zaiku, eta nekez, beranduan ere, bihurtzen gare guregana.

Gogoa dadukagu probetxu guti baizen, edo bat ere eztakazketen gauzen gainean, eta den premiazkoena ansiagabez iragaiten dugu.

Zeren gizona bihotz guziaz largatzen da kanpokoetara, eta laster bihurtzen ezpada beregana, hetan gogotik etzaten da gathibaturik.