Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/226

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nik irakasten dut hitz azanzik gabe batari eta bertzeari zer iduri zaion behatu gabe, ohorezko buruperik gabe, eta arrazoinamenduzko ihardukimendurik gabe.

Nik bai nik irakasten dut lurreko gauzen mesprezatzen, presentekoez nardatzen, bethierekoen bilhatzen eta saporatzen, ohoretarik ihes egiten, eskandaluen pairatzen, ene baitan esperanza guziaren ezartzen, nitaz kanpoan deusez ere ez guthiziatzen, eta guzien gainetik niri beroki amorioz itxekitzen.

4. Urliak niri amorioz lotuz barrenalde guziez Jainkoaren gauza gordeak ikasi zituen, eta hetaz miragarrizki minzo zen.

Probetxu geiago egin zuen gauza guzien uzteaz sutillen estudiatzeaz baino.

Ordea batzuei mintzo natzaie gauza arruntenez eta bertzei bereziez.

Emeki agertzen natzaie batzuei seinaletan eta figuretan, eta bertzei misterioak klaratzen derauztet argidura handi batez.

Libururen hizkuntza orobat da guzientzat; eztitu ordea guziak berdinzki dotrinatzen.

Zeren ni naiz barrenean egia irakasten dudana, bihotzak sondatzen, gogoak ezagutzen, obrak aitzinatzen ditudana, eta diren guziei partitzen derauedana gaiak jujatzen ditudan arauera.