Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/225

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jakinsunago edo zuhurrago iduritzeagatik: bainan ikazazu bizioen bildumatzen, zeren handik probetxu geiago atherako duzu, bazeneaki baino hainitz puntu eta galde gaitzi ihardesten.

2. Hainitz gauza irakurri eta ikasi dukezunean bethi behar da ithurburu batetara bihurtu.

Ni naiz gizonari jakintasuna irakasten diodana, eta ezagutza klarago humillei emaiten derauedana, nihork bertzek irakas dezaken baino.

Nori ere mintzo bainatzaio, hura laster izanen da zuhur eta hainitz probetxu eginen du espirituan.

Zori gaitza gizonetara dabiltzanentzat hainitz sotilleziaren ikasten, eta niri serbitzu egiteko bideaz axola guti dutenentzat.

Etorriko da denbora non agertuko baita Jesus nausien nausia, Angeruen jauna, guziei bere lekzioneak erran arazitzeko, erran nahi da, batbedearen konzienziaren miratzeko.

Orduan Jerusalemeko soko-moko guziak miratuko dira argiak pizturik; orduan zer ere estalirik eta gorderik baitzegoen ilhunbetan, agertuko da eta hitzen arrazoinak ixilduko dira.

3. Ni naiz begi keinu batez adimendu humilla alxaxen dudana, eta sekulako egiaren gainean arrazoin geiago emaiten diot aditzera, nihork hamar urthez eskoletan ibilliz jakin dezakeien baino.