2. Baina nork ere biatio zerbait onik baduela bere burutarik, trabatzen du Jainkoaren grazia harengana etortzetik, zeren Espiritu sainduaren grazia bethi baitabilla bihotz humillaren bilha.
Baldin bazeneaki zure buruaren osoki ezdeus egitea, eta amudio kreatu guziez husten, orduan behar nuke zure baitan hainitz graziarekin sartu.
Kreaturetan behatzen duzunean Kreatzaillearen lista eramaiten zaitzu.
Ikazazu gauza guzietan zure buruari garaitzen Kreatzaillearen amorioagatik, eta orduan helduko ahal zare Jainkoaren ezagutzara.
Zenbat ere xipi baita gauza bat, behar ez bezala onesten eta begiztatzen bada, gibelatzen du gizona guzien gaineko ontasunetik eta arima pozoatzen du.
Berrogoi eta hirurgarren kapitulua
Banaloriazko eta munduko jakintasunaren kontra.
1. Semea, etzaitezila uki gizonen hitz ederrez eta sotillez, zeren Jainkoaren erresuma eztago hitzetan, baina bertutean.
Beha zazu ene hitzetara: irazekitzen dute bihotza eta arima argitzen, erakartzen dute urrikimendua eta hainitz konsolazione emaiten.
Eztezazula sekulan hitzik irakur