Berrogoi eta bigarren kapitulua
Eztela bakea ezarri behar gizonetan.
1. Semea, zure bakea ezarten duzu nihor baitan, zeren zure gogorakoa den, edo zeren elkarrekin zabiltzaten, nahasiko zare, eta eztuzu sosegurik izanen.
Baldin ordea ihesi bazoaz bethi bizi den eta bethi dirauen egiagana, etzare damutuko zure adiskidea zureganik apartatua edo hillagatik.
Zure adiskideari diadukozun amorioa ene baitan finkatu behar da, eta nor ere prestu baitadukazu bizitze hunetan prestu eta hagitz maitatzeko baitadukazu, hura onetsi behar duzu enegatik.
Adiskidetasunak eztu deus balio eta eztu iraunen ni gabe: ezta egiazko amoriorik ez garbirik, nik hura egiten ezpadut.
Hala behar duzu hilla egon maite ditutzunen afekzionetan, non (zutaz den bezanbatean) prestik zaudezin eta desira dezazun munduko konpainiarik gabe bizitzera.
Hanbatenaz gizona hurbiltzenago zaio Jainkoari, zenbatenaz urruntzenago baita lurreko konsolazionetarik.
Hanbatenaz ere gorago ikaiten da Jainkoagana, zenbatenaz barrenago jausten baita bere baitara, eta bere burua xipiago baitaduka.