Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/213

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Guziarekin ere noizpat ihardetsi du, beldurrez haren ixil egoiteaz eskandalik gerta lekien arima flakoei.

3. Nor zare zu gizon hilkor baten beldur izaiteko? Egun bizi da, eta bihar ezta ageriko.

Zarela Jainkoaren beldur, eta etzara izituren gizonen izigarridurez.

Zer egin diazakezu nihork bere hitzez eta gaizki erranez? Kalte geiago egiten dio bere buruari, zuri baino; eta nor ere baita ezin itzuliko zaio Jainkoaren jujamenduri.

Duzun Jainkoa begien aitzinean, eta eztezazula iharduki liskar hitzez.

Iduri badagotzu azpiratzen zarela, eta merezi eztuzun ahalkerik edo laidorik pairatzen duzula, etzaitezila hargatik tarrita, bedurrez zure koroa guti xipi dezazun zure pazienzia gabez.

Aitzitik beha diazadazu zerura: badut nik ahala eta indarra zure libratzeko ahalkesun eta erran gaixto guzietarik, eta batbederari bihurtzeko bere obren eredura.


Hogoi eta hamazazpigarren kapitulua


Behar dela garbiki eta osoki Jainkoaren eskuetan jarri bihotzeko libertatearen ardiesteko.


1. Semea, utzazu zure burua, eta edirenen nauzu.