Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/212

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago



Hogoi eta hamaseigarren kapitulua


Gizonen jujamendu alferren kontra.

1. Semea, tinka zazu zure bihotza Jainkoa baitan eta etzarela nihoren jujamenduen beldur, konzienzia lekuko duzunean eztuzula hobenik borondate onik baizen.

Gauza ona eta doatsua horrela pairatzea, eta hori etzaio gaitz izanen bihotzez humil denari, eta Jainkoa baitan fidatzenago denari, bere baitan baino.

Hainitzek hainitz darasate, eta hargatik zineste guti eman behar zaie, berdin ezin bat da guzien gogara egitea.

Jondone Paulok egin ahala egin duelarik Jainkoaren arauera guziei amor egiteko, eta guzientzat bere burua gauza guzietara itzuli duelarik, halarik ere kontu guti egin du hartaz munduak emaiten ohi zuen jujamenduaz.

2. Aski den bezanbat nekatu da guziei salbamenduko bidearen erakusteko ber ahalaren eredura; bainan ezin egin du hala non hura batzutan eztuten jujatu edo mesprezatu.

Halakotz guzia gomendatzen zioen guziak dakizkien Jainkoari, eta bera defendatzen zen pazienziaz eta humiltasunaz mihi gaixtoen kontra gezurrezko gauzarik pensatzen ziotenean, eta hartaz nahi zuten guzia bere gogoaren arauera zerabillaten eta barraiatzen zutenean.