Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/211

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Horrelako gauzak heltzen zaizko gizonari bertutearen ardiesten, frogatzen dute Jesusen soldadu berria, zeruko koroa egiten dute eta arrimatzen.

Nik sekulako saria emanen dut neke labur batengatik, eta fingabeko loria laster iragaiten den ahalke baten orde.

3. Uste othe duzu izanen ditutzula konsolazione espiritualak zure nahiaren arauera?

Ene sainduek eztute izan zuk nahi duzun bezalakorik; aitzitik hainitz atsekabe, tarritamendu eta deskonsolamendu handi jasan dute.

Ordea guziak hartu ituzte pazienziaz, eta geiago fidatu dira Jainkoa baitan, berak baitan baino; zeakitela eztela mundu hunetan pairamendurik etorkizuneko loriaren ardiesteko aski denik.

Nahi othe duzu berehala eman dakizun, hainitzek hain nigar isuriz eta hainitz trabaillu iraganez gero nekez ardietsi dutena?

Iguriki diozozu Jainkoari, hari zaite gizon gisa egizu buru, eztezazula esperanza gal, etzoazila, baina gorputza eta arima para tzatzu fermuki Jainkoaren loriagatik.

Nik hagitz geiago bihurtuko derautzut; ni zurekin izanen naiz zure herstura eta tribulamendu guzietan.