Zaude deusere zuretzat hautatu, nahi eta iduki gabe, eta bethiere irabaziko duzu.
Zeren zure burua utzi bezain laster hura berriz hartzen eztuzula, grazia geiago eta handiago emanen zaitzu.
Jauna, zenbatetan utziko dut neure burua, eta zertaz hustuko naiz?
Bethiere eta oren guziez, gauza aphurrez bezala handiez ere. Eztut deus ere lekatzen, baina nahi zaitut kausitu gauza guziez billusirik.
Bertzela nolatan izanen ahal gara zu ene, eta ni zure billusia ezpazare zure borondateaz hala barrenean nola kanpoan?
Zenbatenaz hori lasterago eginen baituzu, hanbatenaz hobeki kausituren zare, eta zenbatenaz osokiago eta garbikiago horrela jarriko baitzare, hanbatenaz izanenago zara ene gogorakoa, eta geiago irabaziko duzu.
2. Batzuek uzten dute bere burua, baina zerbait lekaturik; eta zeren ezpaitira osoki Jainkoa baitan fidatzen, hargatik beer buruaz oraino kargua dadukate.
Batzuek ere lehenbizian bere burua osoki ofrendatzen dute, ordea gero zenbait tentazionek bulkatzen dituenean, beretara bihurtzen dire, hargatik eztute bertutean aitzinamendurik egiten.