Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/193

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gabe norako naiz?

Indazu, Jauna, orai ene pazienzia. Hel zakizkit ene Jainkoa, eta enaiz beldur izanen, zenbat ere kargatua izanen bainaiz.

2. Orai bitartean zer erranen dut? Jauna egin bedi zure borondatea. Egiaz merezi dut tribulatua eta zapatua izaitea.

Berdin pairatu behar dut, eta aidezadan emeki paira, ekaitza eta tenpesta joan dadin eta hobeki gerta dakidan artean.

Zure esku guziz botheretsuak tentazione hau ere eraman dezake eneganik, eta ema dezake haren oldarzarrea osoki eror enadintzat.

Zeren zuk, o ene Jainkoa, ene miserikordia, lehen hainitzetan horrela egin duzu enekin ene aldera.

Eta zenbatenaz hori gaitzago baita enetzat hanbatenaz errazago da zuretzat guziz gainekoaren eskuko obra izanez.