Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/194

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hogoi eta hamargarren kapitulua


Jainkoari bere laguntzaren eskatzeaz eta haren grazia bihurturen zaikulako fidanza.


1. Semea, ni naiz jauna, tribulazioneko tribula egunean indar emaiten dudana. Zato nigana gaizki zarenean.

Zeren berantegi bihurtzen zaren orazione egitera, hori da zeruko konsolazionea geienik trabatzen duena.

Ezen finki eta gogotik jar zaitezin baino lehen niri othoitz egiten jar zakizkidan baino lehen othoitz egiten, bazabiltza bitartean hainitz konsolazioneren bilha, eta kanpoko gauzetan atsegin hartzen.

Handik heldu da probetxu guti atheratzen duzula nahiz diren gauzetarik ezagut dezazun artean ni naizela ene baitako esperanza dutenak libratzen ditudana, eta eneganik kanpoan eztela balio duen laguntzarik, ez probetxurik dakarkeien konseillurik, ez eta diraukeien erremediorik.

Ordea tormentaren ondoan hats berria harturik, har ezazu ere indar berria ene miserikordietako argian.

Zeren hurbil nago, dio Jaunak, gauza guzien ez xoilki osoki, baina bai frankoki, neurri mukurruz eta gaindi berriz konplitzeko.