Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/192

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


alferretik heldu da bihotzaren aldaramendu eta sensuen barraiamendu guzia.


Hogoi eta bederatzigarren kapitulua


Nola gomendatu behar gaizkon Jainkoari eta nola hura benedikatu behar dugun tribulazioneak akometatzen gaituenean.


1. Jauna, sekulakotz benedikatua dela zure izena, zeren nahi izan duzun tentazione eta tribulazione hau ethor zekidan.

Ezin noakeo ihesi baina badut beharra zuregana laster egiteko, arren hel zakizkidan eta hura onera itzul diazadazungatik.

Jauna, orai tribulazionean nago, eta ene bihotza eztago ongi, baina presenteko pasioneak hagitz trabaillatzen nau.

Aita maitea, zer erranen dut orai? Hersturetan atzemana naiz: salba nazazu orai berean.

Bainan hargatik etorri naiz oren hunetara zuri loria eman dakizungatik ni hagitz humildua eta zure ontasunaz libratua izanez.

Plazer nauzula, Jauna, libratu zeren nik pobre horrek zer daidiken, eta zu