Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/191

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zirenari beharra ez zabaltzea. Zeren horrela eginik abiatu garen bidean seguraturik gabiltza.


Hogoi eta zortzigarren kapitulua


Gaizki errailleen mihien kontra.


1. Semea, eztakizula gaitsi, baldin batzuek zutaz iduripen gaixtorik badute, eta erraiten badute gogotik aditzen eztuzun gauzarik.

Zeronek sentimendu gaixtoago behar duzu zure buruaz, eta zinesteko duzu eztela bat ere zu baino flakoagorik.

Baldin bazabiltza zure barrenaldien miratzen, eztuzu kontu handirik eginen airean dabiltzan hitzez.

Ezta zuhurzia xipia ixilik egoitea ordu gaitzetan, eta bihotz barrenetik enegana itzultzea, eta munduko jujamenduagatik ez aldaratzea.

2. Eztemazula zure bakea gizonen ahotan: zeren ongi edo gaizki hartzen badituzte zure eginak edo erranak, etzare hargatik zarena baizen.

Non dago egiazko bakea eta egiazko loria? Ez othe ene baitan?

Nork ere ezpaitu guthiziarik munduari plazer egiteko, eta ezpaita beldur haren desgogarako gauzarik eginagatik, hura bake handiaz gozatuko da.

Behar ezlegezko amoriotik eta beldurtasun