eta gauza guzietan ongi doatzula kontrakorik eztuzunean; ez eta perfekzionean zaudela guziak zure nahiaren arauera egiten direnean.
Eztadukazula nor zerbait handi zarela, eta Jainkoak bereziki zaituela maite, baldin debozione eta eztitasun handi batzuez gozatzen bazare.
Ezen ezta handik ezagutzen egiazko bertutezalea ezta handik ezagutzen, eta horrelakoetan eztatza gizonaren aitzinamendua eta perfekzionea.
3. Zertan bada, Jauna?
Zure bihotz guziaz ofrenda zakizkola Jainkoaren borondateari, deus ere zuretzat bilhatu gabe ez gauza xipietan, ez handietan, ez orai, ez nihoiz ere, hala non begitarte ber batez bethi eskerrak eman diotzatzun Jainkoari, hala zorigaitzean, nola onean, gauza guziak pisu berdinez pisatzen tutzula.
Esperanzan bazaude hain fermu eta finko jarria, non barreneko konsolazioneaz gabetuagatik, zure bihotza prepara dezazun geiagorik ere pairatzera, zure burua justu egiten eztuzula halakorik eta