Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/183

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bakea desiratzen dute guziek baina guziek eztute axola egiazko bakeari ukitzen zaizkon gauzez.

Ene bakea humillekin eta bihotzez eme direnekin dago.

Hainitz pazienzia baduzu, bakea izanen duzu.

Enzuten banauzu eta ene hitzari bazarraizko, bake handi batez gozaturen ahal zare, zaratezke.

Zer eginen dut bada?

Gauza guzietan beha zazu zer hari eta zer minzo zaren, eta zure gogo guzia heda zazu niri xoilki plazer egitera, nitaz bertzerik ez desiratzera edo bilhatzera.

Eztemazula jujamendu arinik bertzeren erranez edo eginez, eta etzaitezila sar zure karguan eztiren egitekoetan; eta hala gertatuko ahal da, non ezpaitzare nahasiko guti edo gutitan baizen.

2. Ordea nahasmendurik behin ere ez sentitzea, bihotzean edo gorputzean penarik ez pairatzea, hori eztagoka mende hunetako bizitzeari, baina sekulako pausua errepausua dagoen lekuari.

Eztezazula bada pensa egiazko bakea ediren duzula grinatzen zaituen gauzarik