Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/182

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zer nahi duen, eta zertara hedatzen duen bere gogoa.

Guziak beraz utzi behar dira ene eskuetan, zuk zure burua idukazu bake onean, eta utzazu, nahastaria nahastera nahi duen bezanbat.

Zer ere eginen edo erranen baitu, guzia bihurtuko da haren gainera, zeren ezin engana nazake.

2. Eztuzula ansiarik izen edo fama handiaren itzalpeaz, hainitzekiko familiertasunez, edo gizonen adiskidetasun partikularez.

Zeren gauza hek errebelamenduak dakazkete, eta ilhuntasun handiak emaiten tuzte bihotzean.

Gogotik minza nenkidikezu guardia arthatsuki egin bazeneza, noiz heldu naizen zuregana, eta zure bihotzeko athea ideki baziniazat.

Begira aitzinetik, eta zaude ernerik othoitzetan, eta humil zaite gauza guzietan.


Hogoi eta borzgarren kapitulua


Zertan datzan bihotzeko bakea eta egiazko probetxua.


1. Semea, nik erran dut: bakea uzten derautzuet; ene bakea emaiten derautzuet; ezterautzuet hura emaiten munduak erraiten duen bezala.