Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/181

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Alxa zazu ene arima bekatuen kargaz pizuz sapatua, eta ene desir guzia eratxeki diezezu zeruko gauzei; arren gaineko doatsutasunaren eztitasuna dastaturik higoin dakidan lurreko gauzez orhoitzea.

6. Eraman eta athera nazazu kreaturen ezin iraunezko konsolazione guzietarik: berdin ezta kreaturarik ene desira osoki sosega eta konsola dezakeienik.

Iratxeki nazazu zurekin amorioaren ezin urratuzko amarraz: zeren zu xoilki aski zare maite, zaituen arimarentzat, eta zu gabe fitzak dire bertze guziak.


Hogoi eta laugarren kapitulua


Begiratu behar dela bertzeren bizitzeaz kurioski galdegitetik.


1. Semea, etzarela kurios, eztarabillazula artha alferrik: zer doatzu zuri hunez edo horrez? zarraizkit.

Zer axola duzu hau hunelako ezpa horrelako izaiteaz, edo hura hunela ezpa horrela haritzeaz edo minzatzeaz?

Eztuzu mengoarik bertzeentzat ihardesteko, baina zure buruaz emaiteko duzu kontu.

Zertako beraz nahasten eta korapillatzen? zara hekin egitekoetan?

Huna, nik ezagutzen tut guziak: Iguzkiaren azpian den guzia ikusten dut, eta badakit nor nola dabillan, zer darabillan bihotzean,