zuri bihotz barrenetik oiu egitea eta pazienziarekin zure konsolazionearen begira egoitea.
Othoitza
Arimako argiaren eskatzeko.
4. Argi nazazu, o Jesus ona, barreneko argiaz, eta ken etzatzu ilhunbe guziak ene bihotzetik.
Esteka tzatzu ene arimako errebelamenduak eta porroka tzatzu bortxa egiten derautaten tentazioneak.
Jar zaite bortizki ene alde, eta kasa tzatzu bestia gaixto hek, erran nahi dut, bere balakuez bereganatzen nauten guthiziak: arren bakea egin dadin zure bertutez, eta zure laudarioen frankia adi dadin palazio sainduan, erran nahi da, konzienzia garbian.
Mana tzatzu haizeak eta tormentak; errozu itsasoari geldi dadilla, eta ipharrari eztagiela haize, eta orduan izanen da kalma handia.
5. Igorzu zure argia eta egia lurraren gainean argitzera: zeren ni naiz lur hutsa eta alferra, argi nazazun artean.
Isurre zazu zure grazia gainetik: busti zazu ene bihotza zeruko ihinzaz: egitzu debozionezko urak uriteak ene bihotzeko larraren pelatzeko fruitu onik eta guziz onik ekar dezantzat.