Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/179

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eliteke horrein errazki ene baitan asaldurik gertatu behar.

Zeren noiz ere sentitzen baitut aldaratua eta kargatua naizela, ezagutzen dut zure dotrina hunetarik apartatua naizela.

Baina zuk, nolanahi den guzia baitaindikezu, eta arimaren probetxua bethi maite baituzu, indazu grazia geiago, arren zure hitza konpli eta ene salbamendua ardiets dezakedangatik.


Othoitza


Gogoramendu gaixtoen kontra


3. Ene Jainko Jauna, etzaitezila urrun eneganik. Ene Jainkoa hel zakizkit.

Zeren hainitz gogoramendu alxatu dira ene baitan, eta beldur handiek bilhakatzen dute ene arima. Bilhakatzen derautate arima.

Nolatan itzuliko natzaie zaurtu gaberik? nola garaituko natzaie?

Ni, dio Jaunak, ibilliko naiz zure aitzin eta lurreko urguilluak sapatuko itut.

Idekiko tut presondegiaren atheak, eta erakusiko derautzut gauza estalien sekeretua.

Egizu, Jauna, diozun bezala, eta gogoramendu gaixto guziak bioaz ihesi zure begietarik.

Hau da ene esperanza eta konsolazione bakoitza, zuregana laster egitea ene herstura guzietan, zure baitan fidatzea