Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/178

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zeren zure borondatea eta ohoreaganako amorioa garaitu behar zaie gauza guziei hark hura geiago behar du konsolatu, plazer geiago eman behar dio, izan dituen eta ahal dituzkeien ontasun guziek baino.


Hogoi eta hirurgarren kapitulua


Bake handia dakarketen lau gauzez.

1. Semea, orai irakasiko derautzut bakearen eta egiazko libertatearen bidea.

Jauna, egizu zuk diozuna, zeren hori enzunen dut gogotik.

Maitea, duzun artha lehen bertzeren ezen ez zure borondatearen egiteaz.

Lehen hauta zazu gutiago izaitea, ezen ez geiago.

Bilha zazu bethi azken lekua eta guzien azpikoa.

Desira zazu bethi eta othoitz egizu Jainkoaren borondatea zure baitan osoki konpli dadin.

Huna, nor ere halakoa baita bakearen eta soseguaren mugarrietan eta tartetan sartzen da.

2. Jauna, zure erran labur horrek perfekzione handi bat daduka.

Hitz guti du, baina sensuz bethea da, eta hainitz fruitu eta probetxu dakarke.

Zeren hura fidelki begira ahal baneza