Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/177

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


adiskide familiertzat eta etxekotzat hautatu baitutzu pobreak, humilduak, beherenak eta munduaz mesprezatuak.

Lekuko dira zure Apostoluak, zuk munduko kantoin guzietan Prinze ordenatu ditutzunak.

Badarik ere ibilli dira jendartean arrankura gabe, hain humil eta sinple, maleziarik eta enganiorik gabe, non atsegin baitzuten zure izenagatik laidoak eta bidegabeak pairatzeaz: eta gogo handiz besarkatzen baitzituzten munduari higointzen zaizkon gauzak.

5. Eztu beraz deusek ere hala alegeratu behar maite zaituena eta zure ongi eginak ezagutzen dituena, nola ikusteak zure borondatea haren baitan konplitzen dela, eta zure egundainoko plazer onaren ordenanzari darraiola.

Zure borondate saindu hartaz hala behar da konsolatu eta kontentatu non bertze batek handien izaiteko desira duen bezain gogotik berak desira dezan guzietako xipienik egoitera; eta hain bakez eta kontentik dagoen azken lekuan nola lehenean, eta bertzeek munduan ohoratuenak eta handienak izaiteaz hartzen duten bezanbat atsegin har dezan mesprezaturik, arbuiaturik, izenik eta famarik gabe egoiteaz.