duela bertzeek baino, hura da gaiago grazia geiagorik ardiesteko.
3. Gutiago izan duenak eztu tristeziarik ez damurik hartu behar, etzaio bera baino aberatzagorik bekaiztu behar, aitzitik behar du zuregana behatu eta zure ontasuna handiro laudatu, zeren zure dohainak hain bizarki, hain merke, hain gogotik partitzen tutzun, nihoren ere begitartera behatu gabe.
Gauza guziak heldu dire zureganik, eta hargatik guzietan laudatzekoa zare.
Badakizu zer behar zaion batbederari eman, eta zergatik hunek gutiago horrek geiago duen, eztagoen jujatzea baina bai zuri dagotzu, nola batbederaren mereziak zure baitan neurtuak eta ordenatuak baitira.
4. Halakotz, ene Jainkoa Jauna, ontasun handitan dadukat ez hainitz izaitea kanpoko laudorio eta loria gizonen begietan dakarketen gauzetarik.
Eta nork ere erneki konsideratuko baitu bere pobrezia, nekezia eta deus gutitasuna, ez xoilki ezta hargatik tristatuko, unhatuko edo flakatuko; aitzitik handik hartuko du konsolamendu eta alegrianza handi bat, zeren zuk, ene Jainkoa, zure