Eta iduri badagotzu zure gaitzak eztirela xipienak, begirauzu horrela gerta eztakizun zure pazienzia gabez.
Badarik ere direla xipiak, direla handiak, zuk egizu zure ahala guzien jasaiteaz pazienziarekin.
2. Zenbatenaz agudotzenago baitzare pairatzera, hanbatenaz zuhurkiago egiten duzu, eta merezi geiago duzu: errazkiago ere pairatuko duzu, hartara gogoz eta usanzaz erneki preparatuz.
Ezterrazula, hori ezin paira dezaket horrelako gizonaganik, eta eztut halakorik pairatu behar: hark bidegabe handi bat egin deraut, eta nitaz erraiten du egundaino gogora etorri etzaitan gaizkia: baina bertze batenganik pairatuko dut eta ikusiko dudan bezala pairatu beharko dudala.
Halako gogoeta erhoa da, ezpaitu konsideratzen zer den pazienziazko bertutea, ez eta nork hura beharko duen koroatu, baina beha dagote bidegabei eta bidegabegillei.
3. Ezta egiazko pazienta, pairatu nahi eztuena nahi duen bezanbat eta nahi duenaganik baizen.
Egiazko pazienta eztago beha nork hura darabillan, ea superiorak, ala kideak, ala azpikoak: ea gizon prestuak, ala gaixtoak: