baina zer ere heldu baitzaio gaitzik nornahirenganik, nahiz bezanbat, noiznahi guzia orobat onera hartzen du Jainkoaren eskutik bezala eta irabazia handitan daduka.
Zeren baitaki eztela Jainkoaren aitzinean hain gauza xipirik non eztuen bere saria ardietsiko, behintzat Jainkoagatik pairatzen bada.
4. Zaude bada prestik gudukatzera nahi baduzu garaia eraman.
Gudurik gabe ezin ardiets dezakezu pazienziaren koroa.
Nahi ezpaduzu pairatu etzara nahi koroatu: baina guthiziarik baduzu koroatu izaiteko, hari zaite gizon gisa, eta tinka zaite pazienziaz.
Nekatu gabe eztukezu pausurik, eta gudukatu gabe eztirozu garairik ardiets.
Othoi, Jauna, zure graziaz egin bekit ahalezkoa, niri naturalezaz ezinezkoa iduritzen zaitana.
Badakizu deus guti paira dezakedala, eta errazki flakatzen naizela atsekabe arin bat egiten zaitanean.
Arren egin bekit tribulamendu suerte guzia egin bekit zure izenaren amarioagatik meditatzekoa eta desiratzekoa.
Zeren zuregatik pairatzea eta gaizki