gara zuregana: o gure koroa zarena.
Ibilli ezpazinizkigu aitzinetik, eta bidea irakasi ezpazenerauku, nork izanen zuen axolarik zuri jarraikitzeaz?
Helaz! zenbat leudezke urrun eta gibeletik, beha ezpalezate zure exenplu ederretara.
Huna, epel gaude oraino, hanbat dotrinamendu eta mirakuillu zureganik enzunik, ikasirik eta ikusirik; zer lizate bada halako argirik ezpagendu zuri jarraikitzeko?
Hemeretzigarren kapitulua
Bidegabeak pairatzeaz eta zein den egiazko pazienziadun frogatzeaz.
1. Semea, zer minzo zare? Ixil tzatzu arrankurak ene pasionea eta saindu guzien penak konsideraturik.
Eztuzu oraino iharduki eta gudukatu odol isurteraino.
Guti da pairatzen duzuna, konparatzen bazare hainbertze pairatu dutenekin, hain bortizki tentatu, hain garrazki tribulatu, hanbat moldez frogatu eta erabil izan direnekin.
Beraz behar ditutzu bertzeen gaitz handienak gogora erakarri, zure mendreenak arinkiago paira detzatzungatik, pairatzeagatik.