2. Jauna, zeren pazienziatsu izan baitzare zure bizitzean, hortan beregainki konplitzen zenduela zure aitaren manamendua; arrazoin da ni bekatore ondikozko hori pazienziaz bizi nadin zure borondatearen arauera, eta nahi duzun arteino bizitze galkor hunen karga darabilladan ene salbamenduagatik salbamenduko.
Zeren oraiko bizia penagarri zaitalarik, badarik ere zure graziaz merezimendu handitakoa da, eta flakoentzat errazagoa eta arraiagoa zure exenpluaz eta zure sainduen urratsez.
Hagitz ere konsolagarriagoa da lege zaharrean zen baino, zeruko athea serraturik zegoenean, eta zeruratzeko bidea ilhunago zirudien, hain gutiri gogoratzen zitzaionaz gero zeruetako erresumaren bilhatzea.
Bai eta orduko justuak eta salbatu beharrak ezin sar zitezkeien zeruko erresuman, zuk zure pasionea konpli, eta heriotze sakratuaren zorra paga artean.
3. O zenbat esker behar derautzudan eman zeren plazer izan deraukuzun niri eta fidel guziei zure sekulako erresumarako bide ona eta zuzena erakusi.
Zeren zure bizia da gure bidea eta zure pazienzia sainduan gaindi abiatzen