Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/162

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ona eta gaitza, eztia eta kiratza, alegrianza eta tristezia, eta nahi derauzkitzut eskerrak bihurtu gertatuko zaizkidan guziagatik.

Begira nazazu bekatu guzietarik, eta enaiz beldur izanen ez herioaren ez ifernuaren.

Zureganik iraisten ezpanauzu sekulakotz eta hiltzen ezpanauzu bizitzearen liburutik, ene gainera etor ditezkeien tribulamendu eta herstura guziek ezterautate kalterik eginen.


Hemezortzigarren kapitulua


Denborak dakazken miseriak, Jesusen exenpluz, gogo berdinez jasan behar direla.


1. Semea, zure salbatzeagatik jautsi naiz zerutik, ez beharturik, baina karitateak erakarririk, zuk pazienzia ikas dezazun eta haran hunetako miseriak kontrako gogorik jabe jasan detzatzungatik.

Ezen ene jaio ordutik gurutzean hil arteraino doloreak eta atsekabeak etzaizkit faltatu.

Eskasi handia izan dut munduko ontasunez.

Hainitz arrankura maiz enzun dut ene kontra.

Egin zaizkidan laidoak eta ahalkesunak mansoki hartu itut: ene onginakgatik, eskergabetasunak; ene mirakuilluakgatik, blasfemiak, eta ene dotrinagatik gaizki erranak eta falsokeriak izan ditut ordain.