Indazu grazia zure baitan pausatzeko gauza desiratzeko guzien gainetik, eta ene bihotzaren zure baitan baketzeko.
Zu zure bihotzaren egiazko bakea, zu sosegu bakoitza zare; zureganik kanpoan gogor dira guziak, eta pausurik ezta nihon ere.
Bake hunetan orobat, erran nahi zu guzien gaineko eta sekulako ontasuna zarena baitan pausatuko dut eta lo eginen. Biz hala.
Hamaseigarren kapitulua
Egiazko konsolazionea behar dela Jainkoa baitan xoilki bilhatu.
1. Zer ere desira edo pensa baitezaket ene konsolamenduko, eznago haren begira bizitze hunetan, biana gerokoan.
Neronek banitu munduko konsolazione guziak, eta plazer guziez goza ahal banendi, gauza segura da ezin iraun lezaketela denbora luzez.
Halatan ene arima ezin betheki konsolatuko, ezin osoki bozkariotuko zare Jainkoa baitan baizen, zeina baita pobreen konsolatzaillea eta humillen besarkatzaillea.
Igurikazu aphur bat ene arima, zaude Jainkoarn promezaren begira eta zeruan izanen duzu ontasun guzien frankia eta mukurua.
Sobera desordenatuki guthiziatzen bazare presentekoez, sekulakoak eta