Eman nazazu non-nahi, eta libreki hari zaite enekin gauza guzietan.
Zure eskuetan naiz, erabil nazazu eta itzul inguruz inguru.
Huna ni zure serbitzari guzietara prestik berdin eztut bizi nahi enetzat, baina zuretzat nahi dut: ainadilla bada bizi egin merezi eta behar bezala.
Othoitza
Jainkoaren plazer onaren konplitzeko
1. Ene Jesu guziz maitea, indazu zure grazia: egizu enekin dagoen, enekin trabailla hari dadin, eta eneki iraun dezan azken fineraino.
Indazu grazia bethi desira dezadan eta nahi dudan nahi izaiteko zer ere baita zure gogarenik eta plazerenik.
Zure borondatea biz enea, eta ene borondatea berraikio zureari, eta harekin ongi hel bedi bethiere.
Dudan nahi eta eznahi bat zurekin, hala non ezin dukedan nahirik edo eznahirik zuk nahi duzunaren nahi izaiteko eta nahi eztuzunaren ez nahi izaiteko baizen.
2. Indazu grazia hil nakien munduan diren gauza guziei, eta zure amorioagatik atsegin har dezadan ene mesprezatu eta munduan hunetan ez ezagutu izanaz.