zerukoak galduko tutzu.
Balia zaite mundukoez, eta guthizia zakizkote sekulakoei.
Ezin ase zaitezke denbora batetako ontasun zeren ezpaitzara egina hetaz gozatzeko.
2. Onhasun kreatu guziak bazinitu ere, ezin zinatezke doatsu: baina hek kreatu dituena baitan dago zure doatsutasuna.
Ez ordea munduzale erhoek uste eta bantatzen duten bezalakoa, baina bai nolakoaren begira baitaude Jesusgana fidel direnak, eta nolakoa batzutan bizitze hau danik aitzinetik dastatzen eta saporatzen baitute arima debotek, bihotz garbiek, eta zeruan gogoz dabiltzanek.
Hemengo konsolazione guzia banoa da eta laburra: baina zerutik bihotzera heldu zaitzun konsolazionea, hura da doatsua eta egiazkoa.
Gizon debotak leku guzietan berekin darabilla bere Jesus konsolatzaille maitea, eta erraiten dio:
Hel zakizkit ene Jesus Jauna, leku eta ordu guzietan. Biz ere konsolazionerik handiena gogo onez munduko konsolazione guziez gabeturik egoitea.
Eta zure konsolazionea faltatzen bazait, biz bego zure borondatea eta nitaz egiten duzun froganza ene konsolazionetarik maiteena:
Berdin etzara bethi haserre izanen, eta, ezgaitutzu bethi ere mehatxaturen.