Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/144

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Eneganik xipiak eta handiak, pobreak eta aberatzak, ithur bizitik bezala ur bizia erausten dute, eta bere oldez gogotik serbitzatzen nautenek grazia graziaren gainean izanen dute.

Baina nork ere nahiko baitu enegatik kanpoan loriatu eta zenbait duen ontasun partikularean atsegin hartu, hark eztu egiazko bozkariorik, ez eta bihotzeko libertaterik izanen; aitzitik hainitz maneraz izanen da trabatua eta herstua.

Ezterrazula beraz deus onik duzula eta ez nihor lauda bertutea duelakotz: baina den guzia emozu Jainkoari, zeina gabe ezpaitu gizonak ezpaitu deusik.

Nik eman dut guzia, nik guzia berriz nahi dut: eta nahi ere eskerrak hersiki bihur dakizkidan eman ditudan guziakgatik.

3. Hau da egia banaloria kasatzen duena.

Eta zeruko grazia sartzen bada ariman egiazko karitaterekin, ezta izanen inbidiarik, ez bihotzeko hersturarik, ez eta bere buruaganako amudiorik hura darabillanik.

Zeren grazia garaitzen zaie gauza guziei eta arimako indar guziak zabaltzen tu.