Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/143

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezten nihoiz ere gelditzen ongi egitetik bai eskergabei, bai zureganik urrun apartatu direnei.

Itzul gaitzatzu zuregana arren eskerdun, humil eta debozionetsu gerta gaitezin zure aldera: zeren zu zare gure salbamendua, gure bertutea eta indarra.


Bederatzigarren kapitulua


Gauza guziak bihurtu behar ditugula Jainkoagana bere azken finera xedera bezala.


1. Semea, ni behar naiz zure azken fina eta guzien gaineko xedea izan, egiazki doatsu izaiteko desirik baduzu.

Intenzione hunen bidez garbituko da zure gogoa, zeina maizenik zerorrengana eta kreaturetara gaizki itzulia eta makurtua baita.

Zeren zure olde hutsa zerbaitetan bilhatzen baduzu berehala zure baitan eskasten zare eta ihartzen.

Bihurzkitzu beraz gauza guziak enegana, zeren ni naiz guziak eman ditudana.

Konsidera tzatzu guziak bat banaka eta xehero, eta ikusiko duzu guzien gaineko ontasunaren ithurritik ilkiak direla, eta hala guziak nigana bere ithurburura bezala behar direla bihurtu.