hori eneakien.
Neroni uzten banaiz neure buruarekin horra ezdeus huts bat eta guzia miseria naiz.
Ordea behatzen baderautazu berehala azkartzen naiz eta bozkario berri batez bethetzen.
Gauza guziz mirestekoa da zuk ni horrein laster goititzea eta horrein maiteki besarkatzea, ikusirik ni neure pisuz bethi beheiti eramaiten naizela.
2. Hori egiten du zure amudioak: aitzintzen baitzait dohainik, heltzen baitzait hanbat beharretan, begiratzen ere bainau peril handietarik, eta, egia erraitera, ezin kondatuzko gaitzetarik atheratzen bainau.
Zere neure burua gaizki maitatuz neroni galdu naiz eta hutsik zure bilha ibilli naizenean, eta zu xoilki maite izan zaitudanean, kausitu zaitut eta neure burua ere eta amorioaren bertutez neroni barrenago ez deustu naiz.
Zeren zuk, o Jaun eztia, egiten duzu enekin merezi dudan, esperanza dukedan eta eska naiteken baino geiago.
3. Benedikatua zarela, ene Jainko Jauna, zeren ontasunik bat ere merezi eztudalarik, zure bihotz noblea eta neurrigabeko ontasuna