Zuhur bazare, ene baitan xoilki bozkariotuko zare, eta ene baitan xoilki esperanza hartuko: zeren ezta nihor onik Jainkoaz lekora, zeina baita guzien gainetik laudatzekoa eta guzietan benedikatzekoa.
Hamargarren kapitulua
Ezti dela Jainkoa serbitzatzea mundua mesprezaturik.
1. Orai berriz minzaturen naiz, Jauna.
Ene Jainkoaren gainean dagoen, ene Jainkoaren, ene Jaunaren, eta ene erregeren beharrietan erranen dut.
O Jauna, zein handi, zein larri den zure beldur direnentzat gorde dadukazun eztitasunen mulzua.
Zer zare bada maite zaituztenen aldera? zer zare bihotz osoz serbitzatzen zaitustenentzat.
Gertuz ezin erranezkoa da maiten zaituztenei emaiten derauezun zure kontenplazioneko eztitasuna.
Hunetan beragainki erakusi derautazu zure karitatearen gozotasuna, zeren enintzela egin bainauzu, zureganik urrun errebelaturik nenbillala erakarri bainauzu zure serbitzatzen eta manatu ere bai nik maita zaitzadan.
2. O bethiereko amorioaren ithurria, zer erranen dut zutaz? Nolatan ahal zaizkit ahantsiko, ikusirik nitaz orhoitu