Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/140

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eztu halaber bertuterik aski nork ere inkontru gaitzik edo atsekaberik heldu zaionean esperanza guzia galtzen baitu eta ene baitan gutiegi fidaturik hartzen baitu nitaz behar ez bezalako sentimendurik.

4. Nork ere bakearen denboran nahi baitu seguregi egon, hainitzetan gerla denboran edirenen da sobera flakaturik eta beldurturik.

Bazeneaki bethi zura baitan humil eta xipi egoiten, eta zure espirituaren neurriz gobernatzen, etzindezke horrein laster perrilletan eta bekatutan eror.

Konseillu ona da, espiritua bero duzunean, gogoetan jartzea zer gertatuko zaitzun argia joanez gero.

Eta hala gerta dakizunean, pensa zazu argia berriz bihur daitekeiela, zeren hura edekiten baiterautzut noizpaiterainokotz ene loriatan eta zure begiramendutan.

5. Hobe da hainitzetan horrela froga zaitezin bethi zori ona zure gogara bazendu baino.

Zeren merezimenduez jujatzekotzat ezta behatu behar ea Jainkoa hainitz gauza agerriz erakusten dioen norbaiti eta hainitz konsolazione emaiten dioenz, ea hainitz jakina den eskiritura sainduan, edo gradu handitan jarria.

Bainan ikusi behar da, ea egiazko