baino, hargatik laster galdu dute grazia.
Bere habia edo ohatzea zeruan eman zutenak pobretu dira eta ohoregaberik gelditu, arren humildurik eta billusirik ikas dezaten ez hegaldatzen bere hegalez, baina bai ene hegalen azpian esperanza ezarten.
Oraino berri direnak eta Jainkoaren bidean frogatu gabeak gobernatzen ezpadire zuhurren konseilluz errazki engana eta gal ditezke.
3. Nahiago bazaiote bere sentimeduari jarraiki frogatu ohi direnei zineste ekarri baino, ilkitze perillosa izanen dute, nahi ezpadute bere buruko iduripena largatu.
Bere ustez zuhur direnek gutitan eta nekez pairatuko dute nihork bertzerik goberna detzan.
Hobe da guti jakitea humiltasunarekin eta endelegu gutirekin, ezen jakintasunen tresor handirik izaitea burupeko banaloriarekin.
Hobe da guti duzun hainitz baino, zeren handik urguillu baitzindezke.
Eztu zuhurki asko egiten nork ere bere burua osoki largatzen baitu alegrianzara bere pobrezia iraganaz ahantsirik eta orhoitu gabe Jainkoaren beldurtasun garbia bethi beldur dela eman zaion graziaren galtzeaz.