Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/138

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


graziaren konsolazionea duzunean.

Aitzitik erakusiko duzu debozionetsu zarela jarten bazare humil eta apal, hura edekiten zaitzunean: hala non nagi etzaitezin orazioneari eta bertze kostumatu ohi tutzun obra onei jarraikitera.

Beraz orduan zure ahala eginen duzu eta dakikezun manera hoberenarekin, guzien gainetik begiratuko zare zure buruaren osoki flakatzera uztetik gogoan sentituko duzun idortsuna eta hersturagatik.

2. Zeren hainitzak despazienziatzen eta nagitzen dire, gauzak heldu eztirenean hekin gogara.

Gizonaren bideak eztira bethi haren eskuko, baina Jainkoari dagoka emaita eta noiznahi, nahi bezanbat, eta nornahi konsolatzea plazer duen bezala eta ez geiago.

Batzuek zuhur gabez debozioneko grazia zela kausa, berek galdu dute bere burua.

Geiago egin nahi izan dute ahal zeidiketen baino, eta bere indarren aphurtasuna neurtu gabe bihotzeko afekzioneari desirari, lehen jarraiki zaizko ezen ez arrazoinaren jujamenduari.

Eta zeren thematu baitira obra handiagorik egitera Jainkoak plazer zuen