Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/137

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


5. Hari zaite guduan soldadu azkar eta sendo bezala, ta batzutan erorten bazare flakoz, har ezazu lehen baino indar geiago, fidaturik grazia handiago izanen duzula eneganik.

Guzien gainetik begira zaite banaloriatik eta urguillutzetik: zeren hargatik hainitz enganatzen dira eta batzutan erortzen ezin kasik sendatuzko itsutasunean.

Burupe erho eta sobera hartzen duten superbio hekin erortzeak iduki zaitzala zure buruaren guardian eta bethiereko humiltasunean.


Zazpigarren kapitulua


Grazia estali behar dela humiltasunaren guardiaren azpian.


1. Semea, hobe eta segurago da zuretzat debozioneko grazia estaltzea, harengatik ez gora alxatzea, hartaz maiz ez minzatzea, eta hainitz prezatzea; baina zeronek zure burua mesprezatzea eta beldur izaitea, orhoiturik hura eztuzula merezi.

Etzaizko afekzione gozo hari tinketzegi lotu behar, jakinik sarri ganbia ditekeiela kontrako batetara.

Graziaz gozatzen zarenean orhoit zaite zein gaizo eta errumes zaren graziarik eztuzunean.

Ordea begira zaite zinestetik bizitze espiritualearen probetxu egin duzula