flaka eta eror dadin.
Ezta amudioa baino deus eztiagorik, bortitzagorik, goragorik, zabalagorik, arraiagorik, betheagorik eta hobeagorik zeruan eta lurrean: zeren amudioa Jainkoaganik sortu da, eta ezin pausa dezake Jainkoa baitan baizen munduko gauza guzien gainetik.
4. Amudioduna hegaldaka, lasterka eta alegeraki dabilla: libro da, eta deusek ere eztu hura gelditzen.
Den guzia emaiten du guziagatik eta den guziaren jabe da gauza guzietan, zeren guzien gainekoan pausatzen baitu guzien gainetik, dakiela Guzia hartarik sortzen eta heldu dela on den guzia.
Eztu behatzen emaitzetara, bainan emailleagana itzultzen da ontasun guzien gainetik.
Amudioak hainitzetan eztaki neurririk; baina badiraki neurri guzien gainetik.
Amudioak eztu karga sentitzen, eztu axolarik trabailluez, lan geiago hartzen du egin dezakeien baino: ezta arrankuratzen ezinaz, zeren uste baitu den guzia daidikeiela eta zilhegi dela nahiz denaren egitera.
Ona eta gaia da beraz gauza guzietara, eta hainitz gauza konplitzen du eta obratzen non flakatzen eta erortzen baita amudiogabea.
5. Amudioa erne dago, eta lo datzalarik ezta loakartzen: nekatuagatik ezta