unhatzen: herstuagatik eztago hersturik, izituagatik ezta aldaratzen, baina kar bizia eta zuzi irazekia bezala goiti eramaiten da; eta seguraturik iragaiten da.
Nihork maite banau, zeri dagokan oiu hau Jainkoaren beharrietan oiu handia da, arimaren oldarmendu bero hau, erraiten duenean: Ene Jainkoa, ene amudioa; zu guzia ene, eta ni guzia zure.
6. Heda nazazu zure amudioan ene bethean ikas dezadantzat bihotzean barrena dastatze zein gauza ezti den maitatzea, eta amudioa urtzea eta igerikatzea.
Itxeki biazat amudioak, neure buruaren gainera noanean beroegiz eramana.
Kanta dezadala zure amoriozko kanta jarraiki nakizula goiti, o ene maitea, flaka bedi ene arima zure laudoriotan, amorioz bozkarioturik.
Maita zaitzadala neure burua baino geiago eta eztezadala neure burua maita zuregatik baizen.
Zure baitan onets detzadala, egiazki onesten zaituztenak, manatzen duen amudioaren legeak, zeinak baitu bere argia zureganik.
7. Amudioa da agudoa, lasterra, garbia, bihozbera, arraia, alegera, bortitza,