Zure egiak irakas biazat, hark begira nazala eta salbamenduko xederaino gida nazala.
Libra nazala afekzione gaixto eta amudio desordenatu guzietarik, eta zurekin ibilliko naiz bihotzeko libertate handirekin.
2. Nik irakasiko derauzkitzut, dio egiak, xuxen eta ene gogara diren guziak.
Orhoit zaite zure bekatu damu eta urriki handirekin, eta eztakizula sekulan iduri zerbait zarela zure obra onakgatik.
Egiaz bekatore zara eta hainitz pasionetara eramana eta korapillatua.
Zure buruz bethi ezdeusera makurtzen zara, laster erortzen, laster benzutzen, laster asaldatzen, laster flakatzen.
Eztuzu zertaz loria zaitezken, bainan hainitz duzu zerengatik behar baituzu zure burua xipi iduki; ezen hagitz flakoago zare zinets dezakezun baino.
3. Eztakizula beraz iduri egin behar dela kontu handirik egiten ditutzun gauzez.
Eztadukazula deusik ere handi, prezatzeko, miresteko, estimatzeko, laudatzeko edo desiratzeko dela, sekulako ontasun baizen.
Guzien gainetik laket bekizu sekulako egia baitan, eta bethi higoin bekizu zure ezdeustasun handia.
Etzarela deusen eregatik hala beldur, nola