Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/128

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zure faltak eta bekatuakgatik: hetaz xoilki arrankura zaite, ihes egin hetarik zeren damu geiago egin behar derautzute munduko gauzen zein ere nahi den kaltek baino.

Batzu eztabiltza garbiki ene aitzinean baina zenbait superbiotasunek eta kuriostasunek eramanik, nahi dituzte ene sekeretuak jakin eta Jainkoaren gauza gorenetan sartu, bere buruaz eta salbamenduaz ansigabeturik.

Horrelakoak maiz erorten dire tentazione eta bekatu handietan bere urguillukeria eta kuriostasunagatik, zeren ni hekin kontra jarten bainaiz.

4. Zarela beldur Jainkoaren jujamenduez, ikara zaite guziz botheretsuaren koleraz.

Etzaitezila sar Gorenaren Gainekoaren obretan hekin sondatzeko: aitzitik mira zazu zenbat gaixtokeria egin duzun eta zenbait obra on alferrez eta ansigabez utsi duzun egin gabe.

Batzuek emaiten dute bere debozionea liburuetan, bertzeek imajinetan, kanpoko seinaletan eta figuretan.

Batzuek maiz ahoan nadukate, gutitan ordea bihotzean.

Batzuek finean adimenduaz argituak eta afekzionetarik garbituak izanez gogoa bethi dadukate sekulako gauzetara goititurik,