Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/126

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Nolatan ekar dirot neure burua ondikozko bizitze hunetan zure miserikordiak eta graziak emaiten ezpaderaut indar.

Eztezazula zure begitartea itzul eneganik: eztezazula berant ene bisitatzera; eztiadazula eraman zure konsolazionea, beldurrez ene arima egin dadin zure aldera urik gabeko (urgaberiko) lurra bezala.

Jauna, irakas diazadazu zure borondatearen egitea, irakas diazadazu zure aitzinean humilki eta bakar bezala ibilten.

Zeren ere zuhurzia zu zare, egiazki ezagutzen eta ezagutu nauzuna mundua egin zedin eta mundura sortu nintzen baino lehen.


Laugarren kapitulua


Jainkoaren aitzinean ibilli behar dela egiarekin eta humiltasunarekin.


1. Semea, zabiltza ene aitzinean egiarekin, eta bilha nazazu bethiere zure bihotzaren sinpletasunarekin.

Ene aitzinean egiarekin dabillana, begiraturen da inkontru gaitzetarik, eta egiak hura libratuko du enganarietarik eta gaixtoen gaizki erranetarik.

Egiak libratzen bazaitu, egiazki libro izanen zare, eta eztuzu konturik eginen munduko elhe alferrez.

Jauna, egia da; othoi, diozun bezala egin bekit.