Endelegatzen eztuzuna irakurtzen duzunean, hura endelegatuko duzu bisita zaitzadanean.
Ene hautatuak bisitatzen ohi tut bi maneraz, tentazioneaz eta konsolazioneaz; eta egun guziez bi lekzione irakurtzen deraustet, bata, eranzuten derauedala bere hutsakgatik, eta bertzea, gonbidatzen ditudala bertutetan aitzinatzera.
Nork ere aditzen baititu ene hitzak eta ezpaitu hetaz konturik egiten, badu nork hura jujatuko duen azken egunean.
Othoitza Debozioneko graziaren eskatzeko.
1. Ene Jainko Jauna, zu zare ene ontasun guziak: eta ni nor naiz ausartzeko zuri minzatzera?
Ni naiz zure serbitzarietarik gaizoena, eta xixari ezdeusa, errumesago eta mesprezatzeko dakidan eta derrakedan baino.
Badarik ere orhoit zaite, Jauna, ez naizela deus ere, eztudala deus ere, eta eztaidikedala deus ere.
Zu xoilki zare on, justu eta saindu: den guzia daidikezu, den guzia emaiten duzu, den guzia bethetzen duzu, bekatorea xoilki uzten duzu hutsik.
Orhoit zaite, Jauna, zure miserikordiez eta bethe zazu ene bihotza zure graziaz nahi eztuzunaz gero zure obrak hutsik daudezin.