Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/124

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Fitzezko prezio baten ondoan dabiltza, batzutan soz batgatik laidozki doaz hauzitara: eztira beldur ezdeusetako gauza eta agintza xipiagatik gauaz eta egunaz nekatzera.

3. Bainan, ah dolorea! ezin ganbiatuzko ontasunagatik, ezin aski prezatuzko golardoagatik, guzien gaineko ohorea, eta fin gabeko loriagatik nagitzen dira, eta herabe dute guti bat trabaillatzera.

Ahalka zaite bada serbitzari nagia eta arrankuratia, zeren hek prestago diren beren buruaren galtzera, zu zaren baino sekulako biziaren ardiestera.

Hek bozkariotzenago dira banaloriagatik, zu egiagatik egiten zaren baino.

Guziarekin ere maiz galtzen dute bere esperanza, bainan ene promesak eztu nihor enganatzen, eta ene baitan fidatzen dena ezta hutsik igortzen.

Agindu dudana emanen dut, erran dudana konplituko dut, nihor ordea egoiten bada eneganako amudioan fidel eta finko azken fineraino.

Ni naiz prestu guzien saristatzaillea, eta debot guzien frogatzaille bortitza.

4. Eskiriba tzatzu ene hitzak zure bihotzean eta maiz erabil gogoan, zeren hekin behar handia izanen duzu tentazioneko denboran.