Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/123

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baina behar dire ixilik enzun, humilki eta bihotz onez hartu.

Eta erran dut nik ere horren gainean: Doatsu da, jauna, nor ere dotrinatzen baituzu, eta nori ere irakasten baitiozu zure legea, zuk hura egun gaitzetan konsola dezazun eta bera bakarrik lurrean utzirik eztagoengatik.

Nik irakasiak dire Profetak hastean danik, dio Jaunak, eta hunerainokoan enaiz ixiltzen guziei mintzatzetik, bainan ene hitzetara hainitz dira gor eta gogor.

2. Hainitzek gogotikago mundua enzuten dute, Jainkoa baino: eta errazkiago darraizko bere haragienne aphetituari, Jainkoaren plazer onari baino.

Munduak munduko gauzak eta deus gutitakoak agintzen tu, eta guziek hura serbitzatzen dute gogo handiz: nik prometatzen tut gauza handiak eta bethierekoak, eta gizonen bihotzak loakartzen dira eta toldetzen.

Nork serbitzatzen eta obeditzen nau gauza guzietan, mundua eta munduko jaunak serbitzatzen dituen bezalako artharekin?

Ahalka zaite, Sidon, dio itsasoak, eta galdetzen baduzu zergatik, adi zazu zergatik.

Irabazia aphurragatik hainitz bide lasterka egiten dute, eta sekulako biziagatik nekez behin altxatzen dute oina lurretik.