Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/122

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Oiu egiten dute bere hitzez, baina zuk emaiten duraukuzu aditzera zer erraiten duten.

3. Eztakidala beraz Moisez minza, baina zu ene Jainko Jauna bethiereko egia zarena, minza zakizkit beldurrez hil nadin eta fruiturik eztezadan ekar, kanpotik xoilki abisaturik eta barrenean piztu gaberik banago; beldurrez hitz aditzeak eta ez obratuak, ezagutuak eta ez maitatuak, zinetsiak eta ez begiratuak gerta ditezin ene kondemnazionetan.

Minza zaite bada, jauna, zeren enzuten du zure serbitzariak, berdin baditutzu sekulako biziaren hitzak.

Minza zakizkit ene arimaren konsolazionetan, ene bizitze guziaren oneramendutan, eta zure sekulako laudoriotan, loriatan eta ohoretan.


Hirurgarren kapitulua


Jainkoaren hitzak humilki enzun behar direla, eta hainitzek eztituztela behar bezala pisatzen.


1. Ene semea, enzun etzatzu ene hitzak, hitz guziz gozoak, munduko filosofo eta zuhur guzien jakintasunari garaitzen zaizkonak.

Ene hitzak dira espiritua eta bizia, eta eztira pisatu behar munduko jujamenduaren pisuan.

Eztira banaloriazko edergaillura hartu behar