Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/11

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta gure behatze guzietan lanbrotzen zaizkigu begiak eta ilhuntzen.

Zure buruaren ezagutze humilla bide segurago da Jainkoagana heltzeko, ezen ez jakintasun guzietan barrena sartzea.

Badarik jakintasuna edo nahiz diren gauzen ezagutza sinplea ezta gaizki erraiteko, bera den bezala konsideraturik ona baita, eta Jainkoak ordenatua, bainan bethiere abantailla eman behar zaio konzienzia onari eta Jainkoaren araberako bizitzeari.

Zeren ordea hainitzak enseiatzenago baitira jakitera, ezen prestuki bizitzera, hargatik maiz enganatzen dira eta probetxurik bat ere edo guti baizen eztakarkete.

5. O! Baldin galde kuriosik egitera eta erabiltera ekartzen duten bezanbat neke eta ernetasun har balezate ere bekatuen atheratzeko eta bertuteen landatzeko, elizate hanbat gaixtakeria eta eskandalisa jendartean, ez eta horrenbat largotasun konbentuetan.

Segur azken jujamendu eguna datorrenean, etzaiku galdeginen zer irakurri dugun, baina bai zer egin dugun, ez eta zein ederki minzatu garen,