Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/12

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baina bai zein bertutezki bizi izan garen.

Erradazu, othoi, non dire orai zuk oraino bizirik eta kollejioetan nausi jarririk ezagutu ditutzun Jaun eta Dotor hek guziak?

Bertzeek orai dadutzate hekin lekuak, eta eztakit hetaz orhoit direnz ere.

Bizi zireino baziruditen zerbait zirela, eta oraikoan ezta nihor hetaz minzatzen.

6. O zein laster iragaiten den munduko loria! Ailitzaio hekin bizitzea ardietsi zuten jakintasunari, orduan erran liteke ongi estudiatu eta irakurri zuketela.

Zenbat galtzen diren munduan banaloriazko jakintasunagatik, Jainkoaren serbitzuaz axola guti izanez.

Eta zeren nahiago duten handi izan, ezen ez humil, hargatik airatzen zaie burua ber gogoetetan.

Egiaz handi da nork ere karitate handia baitu.

Egiaz handi da nork ere baitan xipi baita, eta ohore mukuru guziak ez deus baitadutza.

Egiaz zuhurra da lurreko gauza guziak ongarri estimatzen dituena Jesusen irabasteagatik.

Egiaz xoil jakinsuna da Jainkoaren